web analytics
Ahuntzak Zaintzen Alpeetan
info

Beñat eta Nathaliek Uztaila eta Abuztua Alpe suitzarretako borda batean pasatzen dituzte, ia 2.000 metrotara, ahuntz talde bat zaindu eta gazta egiten. Kemen eta Oihu semeak beraiekin igotzen dira mendira.

Goizean eguzkia ateratzearekin Spulüik toki zoragarria ematen badu ere, ez da alpe bat jartzeko tokirik egokiena. Chioll izeneko izeia baso baten erdian dago kokatua, argiune batean; arrokak, harriak eta osinak besterik jaiotzen ez diren penditz gogor batean eraikitako terrazatxo batean. Ez omen dago belar onik ingurun eta horregatik Beñatek ahuntzak askatzen dituenean mendiaren beste aldera joaten dira, bazkatzera. Alpe ditzen diote Suitzan 1500 metrotik gora dauden abeltzainen borda guztiei eta Spulüi 1.827 metrotara dago, Ticino kantoiko Vallemaggia eskualdean. Spulüi hitzak burkaitz esan nahi du eta aspalditik ahuntzen babeserako erabili izan den harritzar batek ematen omen dio izena bordari. Oraindik ere ikusgai ditu garai batean haitzaren babesean egindako eraikuntzen markak.

 

Gai honen inguruko argazki gehiago ikusteko

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This