web analytics

Baserritarren Eguna

info

Baserritarren eskuak lanean zaildutako eskuak dira. Negu gorriko hotzak gogortutakoak, udazkeneko euriak, udako beroak…

Nekazariaren eskuak lurra lantzera ohituta daude, seme-alabak zaintzera, aitzurrak, aizkorak eta igitaiak heltzera, azienda gidatzera, fruta biltzera, barazkiak landatzera… atsedenik gabe lan egitera ohitutako eskuak dira.

Baina lan egiten duen orok behar du atseden hartu. Garbitu, apaindu, zauriak sendatu eta bigarren planora pasa, erretagoardian kokatu; atzean jarri eta bertan itxaron, lasai; berriro ere gidaritza hartu eta lanari ekingo zaion une arte zain egon.

Seguruenik esku hauetako batzuk ez dira nekazari eskuak izango, baina irudi guziak Irungo jaietako baserritarren egunean aterata daude, 2016ko uztailaren 1ean, Urdanibia Plazan, Herri Kirol proba ezberdinak eta behi frisiarren lehiaketak ikusten ari ziren jendeari.

error: Alert: Content is protected !!

Pin It on Pinterest

Share This