HARRESI BAT GEHIAGO BIDEAN
info
1985ean sinatu eta 1995etik indarrean dagoen Schengen akordioaren arabera, Europar Batasunak kanpoko mugetan kontrolak indartu eta hitzarmena sinatu zuten herrialdeetan jendeak libre mugitzeko aukera izango zueneremu komun bat ezarri zen. Baina errealitatea oso bestelakoa da.
Frantziako Estatuak, Schengen akordioak salbuespen kasuetan soilik baimentzen dituen muga-kontrolak ohiko bilakatu ditu, afrikar migratzaileei bizitza berri baten bila Europara joatea zailduz.
2018ko udan Frantzia eta Espainia estatuak banatzen dituen muga zeharkatu ezin zuen Mendebaldeko Afrikako migratzaile talde bat Irungo kaleetan agertu zenetik, jende asko jabetu da Irun etorkinentzako igarobidea dela. Poliziak oztopo askorekin oztopatzen duen bidea, baina pasa-bidea, hala ere.