Frontera Velka Ida. Argazkilaritza parte-hartzaile tailerra

info

ETB Slovensko GKEaren bidez, Josu Trueba Leiva eta Eva Parey emandako argazkilaritza parte-hartzaile tailer batean kide izandako 10 eta 21 urte arteko Eslobakiako rom etniako gazte talde batek egin ditu galeria honetako argazkiak.
Velka Ida, Eslobakia ekialdean, ijitu komunitatea bereizteko harresi bat duen 8 hirietako bat da. Romania izatea, berez, estigma den herri batean, harresiaren beste aldean bizitzea edo gizartetik aparte bizitzea erronka handia da.
Argazkilaritzak, espresio artistikorako bide bezala, edozein muga gainditu dezakeen mundu berri bat irekitzen du. Argazkilaritza partehartzailea trebakuntza erraminta bezala aurkeztu izan da,hausnarketa, kultura errepresentazio eta identitate lantzeko. Gazteek, kamera erabiliz, mundua atzitu dute, jolasean, komunikazio bisual eta konposizioaren bidez interpretatuz.

 

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This