web analytics

Zu Ikusteko Bidean

info

Lan hau 2005. eta 2009. urteen artean Herrera de la Manchako kartzelara egindako bidaietan ateratako argazkietan oinarritzen da. Senide eta lagunek preso dagoen laguna bisitatu ahal izateko furgonetetan sartu eta bidaia barrutik ezagutzeko egindako saioetan. Ordu luzez furgoneta gidatzen pasatutako gauetan; gidaria ez aspertzeko, ez lokartzeko, kopiloto bezala hizketan pasatutako tarteetan; senide eta lagunekin elkarrizketan.

Badira oraindik ostiralero autoan edo furgonetan sartu eta urrutira bidaia egin beharra daukatenak; leihoetako lurrinaren beste aldera haien begiak bilatzen jarraitzen dutenak. Beldurren gainetik eta ametsen azpitik.

Urrutiko kartzelaren batean preso dagoen laguna ikusteko furgoneta batean sartuta pasatzen diren gau eternal horiei buruzkoa da. Bidaia ezagutzen dugun norbaitekin egiteak sortzen duen konplizitatea. Behin eta berriro, jende beraren konpainian eta leku beretan geratu arren, sekula ezagun egiten ez diren errepideko taberna eta gasolindegiak. Lehenengo bidaia izan arren, senitartekoak bailiran hartzen gaituzten tabernari atseginak. Polizia guztiek bidean jarritako trabak. Bidaia kideak behin eta berriro errepikatzeak sortzen duen monotonia. Haranzko bidaian egoten den gogoa. Errepideko loak. Itzultzeko bidaian nahasten diren poz, desesperazio eta nekea…

Gai honen inguruko argazki gehiago ikusteko

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This