Banizu nizuke editorialak argitaratutako Al son del Punk/Kuidado ke muerden izenburu bikoitza duen liburua, Cubako punk eszena erakustea du helburu, bi ikuspuntu ezberdinetatik.
Proiektuaren lehen zatia, Al son del punk erreportaia da, eta 2008tik 2010era, La Habana, Pinar del Rio eta uhartearen barru aldeko probintzietara egindako 4 bidaien emaitza da. Proiektuaren atal honetan Josu Trueba Leiva da argazkilaria eta bertako punken bizitza arrunta ekartzen du argazkietara (bizilekuak, familia, ingurunea, entsegu eta kontzertuak). Santa Clarako Los Eskoria, Cubako punk talde ospetsueneko abeslari eta arima zen Wilian Fabian Alvarezen bizitza eta heriotza; eta amaitzeko Gerson eta Yohandraren bizitza: Pinar del Rio dagoen ihesaz gaixotutako jendearentzako erietxe zaharrean bizi den bikotea.
Proiektuaren bigarren zatia, Kuidado ke muerden izenburua daukana, RUIDOphotoko kidea den Pau Coll Sanchez eta Josu Trueba Leivak, La Habanan punk giroko 10 lagunei 2010eko Irailean emandako partaidetza argazki tailerraren emaitza da. Atal honetan, punkak beraiek dira hiru hilabetetan zehar haien ingurunea argazkietara ekartzen dutenak. Cubako herriaren ikuspuntu zintzo bat erakustea zen tailerraren helburu nagusia, Cubako biztanleak izanik argazki lengoaiaren bitartez berau ezagutarazteko egokienak.