web analytics

Arnaldo Otegi Kalean Da Berriro

 

info

Arnaldok Elgoibarren eman zuen hitzaldian esan zuen bezala, bera ohituta dago kartzelatik atetzera. Ohituta dago kartzelatik ateratzera, 5 bider utzi duelako atzean espetxea. 5 bider utzi du atzean espetxea, 5 bider kartzelaratu dutelako; Lehena 1985ean, ETAkoa izateaz akusatuta, eta azkenekoz 2009an, ezkutuko bilera batean atxilotua izan zenean. Legez kanpo uztitako Batasuna alderdia berrantolatzeaz akusatu zuten, bilera hura ETAk behin betirako su-etena eman zezan gako garrantzitsua izan bazen ere. Preso izan da azken 6 urtetan.

Otegik martxoaren 1ean utzi zuen Logro├▒oko espetxea, goizeko 9ak jo baino lehen eta kartzelako ateak zeharkatu zituen, zain zituen senide eta lagunak besarkatzeko. “Independentzia” eta “Euskal Presoak etxera” ohiu artean hartu zuen bertaratu zen jende multzoak. Telebista ugari bildu zen kartzelaren atarian, Arnaldoren kaleratzea eta lehen hitzak zuzenean emateko.

Astearte arratsaldean  ongi etorri jendetsua izan zuen Arnaldo Otegik jaioterria duen Elgoibarren eta bertan egin zuen eguneko bigarren hitzaldia, hura agurtzera gerturatutako ehunka lagunen aurrean.

Istorio honen inguruko argazki gehiago ikusteko

 

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This