Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 19 Korrika eta 37 urte igaro dira. 2017ko martxoaren 30ean hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du hogeigarren aldiz.
Otegik martxoaren 1ean utzi zuen Logroñoko espetxea eta kartzelako ateak zeharkatu zituen, zain zituen senide eta lagunak besarkatzeko.
Euskal preso politikoak Espainiar estatuako kartzela ezberdinetara sakabanatuak izaten hasi zirenetik 25 urte luze pasatuak direnean, 40 kartzela ezberdinetara 40 martxa antolatu ditu Ezker Abertzaleak, 74 autobus eta 4.300 lagunetik gora mobilizatuz.
Gero eta gehiago dira lan, harreman eta bizimodu eredu alternatiboak sortzeko abiarazten diren ekimenak, baina jaduera hauek, sarri, ezkutuan gelditzen direla ikusita, lagun talde batek aspaldian utzirik zegoen Firestoneren lantegi zaharra okupatu zuen Donostiako Añorga auzoan, beste inoren zain egon gabe prekarietateari ekintzarekin erantzun eta prest egon daitekeen jendea batu eta norabide berean lan egiteko.
Mundua gizonen esparru izan da orain arte eta gizarteko beste edozein ekintza bezala, herri inauteriak gizonek ospatu izan dituzte.