Ahuntzak Zaintzen Alpeetan

SPULÜI AHUNTZAK ZAINTZEN ALPEETAN   Gari Garaialde Beñat eta Nathaliek Uztaila eta Abuztua Alpe suitzarretako borda batean pasako dute, ia 2.000 metrotara, ahuntz talde bat zaindu eta gazta egiten, Kemen eta Oihu semeak beraiekin dituztela. Goizeko 5ak jo eta...

Azeriarekin Dantzan

Azeriarekin Dantzan info Garai batean inauteri garaietan dantzatu ohi zen azeri dantza, baina Francoren diktadura garaian inauteriak debekatuak izan zirenez, Hernanin San Juan egunaren ondoren dantzatzen da gaur egun. 14 edo 16 lagunen arteko jolas bat da; Burua azeri...

Emakumezkoak Harriari Tiraka

Euskal Herriko bizimodu tradizionalean oinarritutako kirol lehiaketentzako erabiltzen da herri kirol terminoa. Horien guztien jatorria jendearen bi okupazio historiko nagusietan dago: landa-jatorriko nekazaritza eta arrantzan. Jarduera hauetako batzuk, herri kirol bihurtu dira urteen poderioz, horietako zenbait oso ezagun izatera iritsiz.

Mozorro Zuriak. Arantzako Herri Inauteriak

Ohituraz Arantzan inauterien data ofizialei aurre hartzen dio dituzte mozorroen bestak. Alkondara kuadrodunak, galtza urdinak eta koloretako zapiak lepo inguruan jarrita ibiltzen diren mozorro zuriak, ostegunean hasten dira lanean eta baserriz baserriko eskean. Baserri auzoetara joaten dira eskusoinu eta panderoz lagunduta, kantatu, dantza egin eta horren ordainetan jasotzen duten jan eta edanak irenstera.

Emakumezkoak Euskal Inauteri Herrikoietan

Emakumezkoak Euskal Inauteri Herrikoietan info Inauteria transgresioa, urraketa, haustura da. Gure nortasuna ezkutatu, eta beste norbait izatera pasatzen gara, beste zerbaitetan transformatzen gara. Mozorrotzean gure eguneroko identitatea ezabatzen dugu, eta tarte...
error: Content is protected

Pin It on Pinterest