web analytics

Emakume kubatarrak. Elikadura Subiranotasunaren protagonistak

info

Kubak, munduko gainerako herrialdeek bezala, ezin die elikagaien gaur egungo krisiaren ondorioei ihes egin. Bi dira gaur egunean Karibeko uhartean izaten ari diren eztabaiden eta neurrien ardatzak: batetik, egungo finantza-krisialdiaren esparruan, herritarrek elikagaiak berme osoz izatea, eta bestetik, elikadura-subiranotasuna lortzea, segurtasun nazionalerako helburua izango balitz bezala.

Elikagaien prezioak munduan oro har igotzen ari dira, eta igoera horri kontra egiteko, Kubak gaur egun estrategia bat jarri du abian: estrategia horren helburua bertako ekoizpena bultzatzea da, herritarrek behar adina elikagai izan dezaten, eta horrela, inportazioekiko menpekotasuna murriztuko da. Ekonomia-eredu berri horren oinarrietako bat hauxe da: erabili gabeko lursailak emango zaizkio usufruktu gisa lursail horiek nahi dituenari eta haiek lantzeko gai denari.

Kubak ia 11 milioi hektareako azalera du, eta horietatik 6,6 milioi nekazaritzarako lurrak dira. Lur horien erdia erabili gabe zegoen 2007an. 2010eko azaroan, estatuak erabilpenik gabeko 1.000.000 hektarea banatu zuen 121.343 pertsonaren artean, 259. Lege Dekretuaren bitartez.

Lurrak lantzea oso lan nekeza da. Besoetako indarraz gain, ezinbestekoa da ekimen handikoa izatea eta ezagutzak edikitzea. Emakumeak dira, gainerako herrialdeetan bezala, erronka horren protagonistak.

Emakumeak beti arduratu izan dira etxeko lanak eta zereginak egiteaz, baina orain badute zeregin berri bat soroetan. Kubako milaka emakume hasi dira nekazaritzako lanak egiten, usufruktu gisa jasotako lursailak elkarrekin landuz. Azken urteetan, 14.000 emakume baino gehiago egin dira kooperatiba mota bateko edo besteko kide: lurralde osoan, dagoeneko 54.000 emakume dira kooperatibetako bazkide.

Guantanamoko gainalde helezinetatik Habana inguruko eskualdeetaraino, emakumeak bat eginda daude. Historiako borroka garrantzitsuenetako baten protagonistak dira: elikadura-subiranotasunaren aldeko borroka.

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This