BOSTOKeko kideek antolatutako erakusketak
Ihesa Zilegi Balitz
…eta bidean Irun
Begirada bat bidean doazen emakumezkoei
Emakumeak Maskapean
Gure Historiaren Pasarteak
Ihesa Zilegi Balitz
Pertsona migratzaileen errealitatera gerturatzen gaituen erakusketa.
‘Ihesa zilegi balitz. Huir es un derecho. Ce sont des personnes’ izeneko erakusketa Gari Garaialde eta Javi Julio fotokazetariek antolatu duten kale erakusketa da. Lana, formatu handiko 46 argazkiz dago osatuta eta sustatzaileek egindako argazkiez gain, beste bi argazkilariren lanak ere ikusi ahal izango dira: Mikel Oibar eta Santi Donairerenak.
Bidasoan ateratako argazkiak dira, baina baita urrunago ere: Melilla, Lesbos, Zarzis, Mediterraneoa… Argazkiak euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko testuekin eta mapekin tartekatzen dira, beti ere, gizaki gisa interpelatzen gaituen drama batera hurbiltzeko asmoz. Azken batean erakusketaren asmoa da Irundik muga zeharkatzen saiatzen diren pertsonen egoera ikusaraztea. Azken bost urteotan 25.000 pertsona inguruk zeharkatu dute muga modu klandestinoan. Ahalegin horretan bederatzi lagun hil dira.
ERAKUTSITAKO TOKIAK:
- Boulevard Zumardia, DONOSTIA. 2024ko Martxoa
*Erakusketa honetan interesa izanez gero jarri gurekin harremanetan:
+34 609824695
gari@bostokphoto.com
Proiektuaren webgunea bisitatu dezakezu:
ihesazilegibalitz.eus
LAGUNTZAILEAK
LAGUNTZAILEAK
KOLABORATZAILEAK
KOLABORATZAILEAK
…eta bidean Irun
Urrun geratu den 2018ko uda-garaian, Irungo kaleetan, Frantzia eta Espainiako estatuak banatzen dituen muga zeharkatu ezin eta Irunen Saharaz hegoaldeko lagun-talde hura azaldu zenetik, jende askok hartu du Irun migratzaileentzat transito gunea denaren kontzientzia.
Hemendik hara batzuetan, eta handik hona besteetan. Gerrari ihes, goseari ihes, diktadura ankerrei ihes… edo besterik gabe, bizitza zaharrari ihes; bizimodu gogorrari eskapo. Etorkizun berri bat eraikitzeko esperantza bizkarrean hartu, eta bideari ekin izan dio jendeak jende den une berberetik.
Baina zaila da bidea ezkutuan eta poliziengandik iheska egitera behartuta daudenentzat. Kondizio horietan egindako bidaiak jendea jan egiten du; gizon-emakume ugari akabatzen ditu, baina beste askok aurrera egiten du. Hesi azpitik pasa; muga gainetik salto egin, eta bidea egiten dute. Noizean behin, hedabideetan ikusten ditugu, ahul, zaurgarri, barku batek antzeman dituelako itsasoan edo bere kabuz Kanariar uharteetara iritsi berritan. Batzuetan, telebistak erakusten dizkigu Ceuta edo Melillara sartu eta bertako hesia pasa ondoren, kaleetan korrika, boza! boza! oihukatuz.
Telebistan hain urrun ikusten ditugun horiek berak dira Irunera iristen direnak, egunero eta, San Juan plazaren izkina batean, udaletxe aurrean, bildu eta Harrera Sarearen eskolak jaso ondoren aurrera segitzen dutenak. Ez da erraza bidea. Ez da erraza gizonentzako, eta ez da erraza emakumezkoentzako ere. Baina emakumeek ere bidea egiten dute, bakarrik batzuetan, haur txikiekin besteetan, taldean, bidean ezagututako beste emakumeek lagunduta edo gizonen artean nahasian, baina bidea egiten dute.
Badugu joera pentsatzeko bidea gizonek irekitzen dutela; gizonok mozten ditugula sasi eta alanbre-hesiak eta atzetik ekartzen, erakartzen ditugula emakumeak, baina ez da egia. Emakumezkoek ere egiten dute bidea; gizonezkoek bezala, anai zaharragoren batek edo lehengusuren batek lehenago egin zuen bideari jarraituz, jaioterria utzi, eta bizitza hobe baten bila irteten dira. Senarrak Europan hasitako bizitza horretara elkartzeko asmoz ateratako emakumeak badira, noski, baina baita anaia, aita edo amarekin elkartzeko asmoz partitzen direnak ere, beste norbaitekin elkartzeko asmoz irtendako gizonezkoak dauden modu berean.
ERAKUTSITAKO TOKIAK:
- CBA Kulturgunea, IRUN. 2022ko Azaroa
- TORREA Herriko Taberna, LEITZA. 2023ko Otsaila
- LANDETXA Auzo Elkartea, IRUN. 2023ko Martxoa
- BIXI BIZI Elkartea, PASAI DONIBANE. 2023ko Ekaina (Gora Herriak jaialdia)
- SAN TELMO MUSEOA, DONOSTIA. 2023ko Urria-Azaroa (“Demografia erronka: migrazioak” zikloa)
- UDAL ERAKUSKETA ARETOA, AZPEITIA. 2023ko Azaroa
- AZPEITIAKO IKASTOLA, AZPEITIA. 2023ko Azaroa
- HONDARRIBIKO IKASTOLA, HONDARRIBIA. 2024ko Maiatza
- UDAL ARETO NAGUSIA, OIARTZUN. 2024ko Urria (Kulturartekotasuna sustatzeko “Harrera Astea”)
*Erakusketa honetan interesa izanez gero jarri gurekin harremanetan:
+34 609824695
gari@bostokphoto.com
EKOIZLEA
EMAKUMEAK MASKAPEAN
Euskal Herriko inauteri ezberdinetan emakumezkoek duten parte hartzearen inguruko lana da hemen aurkeztutakoa. Landa inguruetako inauterietan, ohituraz gizonezkoek jokatzen zituzten roletan emakumezkoek daukaten presentzia geroz eta handiagoa abiapuntutzat hartuta, parte hartze horri begi bat ipini dio Gari Garaialdek; Emakumezkoek betetzen dituzten paper ezberdinei begiratu die.
Hondarribia eta Irunen, emakumezkoek alardean parte hartzeko saiakera egin zutenetik, bertako gizartean sortu den eztabaida bat beste testuinguru batean kokatzeko saiakera egin da. Hondarribia eta Irunen, emakumeen parte hartzearen aurkako esparruetatik, tradizioa jarri da arrazoi nagusitzat. Hondarribia eta Irungo bilakaera ezberdinak azaltzako orduan, bi herrien arteko tamaina alderatuz esplikatu nahi izan da. Herri txikietan, tradizioa barneratuago izan ohi da, eta jendeak elkar hobeto ezagutzen duenez, aldaketak nekezago gertatzen omen dira.
Esplikazio hori buruan, Zubietako joaldunen artean emakumeen presentzia antzeman ondoren, herri txikietako inauterietan murgildu zen Gari Garaialde; Tradizio luzeko ospakizunak izan ohi dira, herriaren kohesioan zer ikusi handia dutenak.
Habiapuntua tradizio handia zuten herri txikietako inauteriak izanik, neurriz handixeagoak diran herri batzuetan, inauterien ohitura ia galdutzat izan eta berreskuratu dituzten mozorro inauterietan ere jarri du arreta.
Jai horietako batzuetan, emakumezkoen presentzia modu normalizatuan ematen dela ikusi eta inauteri horien azterketa egin du Gari Garaialdek. Helburua ez da izan emakumezkoak parte noiztik hartzen duen zehaztea, ez eta non bai eta non ez alderatzea; Asmoa inauteri horietan murgildu eta bere begiez ikusi duen emakumeen parte hartze hori erakustea izan da. Gaur egun zein paper jokatzen duten aztertzea.
ERAKUTSITAKO TOKIAK:
- MENDI ZOLAN Kulturgunea, HENDAIA. 2017ko Urria (Hendaia Film Festival)
- UDAL PLENO ARETOA, OIARTZUN. 2018ko Martxoa (Herri Musikaren 17. Jardunaldiak)
*Erakusketa honetan interesa izanez gero jarri gurekin harremanetan: