web analytics
Etorkizun Bila
info
Afrikatik Europara igarotzeko erabiltzen zituzten beste bideetako kondizioak gogorturik, Irundik Frantziar estatura pasatzeko asmoz, Estatu espainiarra hegotik iparrera gurutzatu ondoren, Hendaiatik barrena bidea egiten zuen lagun kopurua handitzean, Frantziar administrazioak, mugako zainketa gogortu eta bidea itxi zien. Bidaian jarraitu nahirik zegoen jende multzo honi lagundu eta poliziak ikusi gabe muga gurutzatzeko behar zuten informazioa emateko asmoz sortu zen Irungo Harrera Sarea. Horretarako eta batez ere, muga politikak salatu eta migratzaileen aurkako arau eta legediak deuseztatzeko eskatu eta pertsona orok, mugagabeko zirkulazio eskubidea izan behar duela aldarrikatzeko.

2018ko Uztaila amaieran sortu zen talde honek ehunka laguni eskaini dio babesa, aterpea eta bidean jarraitzeko laguntza.

Istorio honen inguruko argazki gehiago ikusteko

error: Content is protected