Euskal preso politikoak Espainiar estatuako kartzela ezberdinetara sakabanatuak izaten hasi zirenetik 25 urte luze pasatuak direnean, 40 kartzela ezberdinetara 40 martxa antolatu ditu Ezker Abertzaleak, 74 autobus eta 4.300 lagunetik gora mobilizatuz.
Gero eta gehiago dira lan, harreman eta bizimodu eredu alternatiboak sortzeko abiarazten diren ekimenak, baina jaduera hauek, sarri, ezkutuan gelditzen direla ikusita, lagun talde batek aspaldian utzirik zegoen Firestoneren lantegi zaharra okupatu zuen Donostiako Añorga auzoan, beste inoren zain egon gabe prekarietateari ekintzarekin erantzun eta prest egon daitekeen jendea batu eta norabide berean lan egiteko.
Euskal Herriko bizimodu tradizionalean oinarritutako kirol lehiaketentzako erabiltzen da herri kirol terminoa. Horien guztien jatorria jendearen bi okupazio historiko nagusietan dago: landa-jatorriko nekazaritza eta arrantzan. Jarduera hauetako batzuk, herri kirol bihurtu dira urteen poderioz, horietako zenbait oso ezagun izatera iritsiz.
Ohituraz Arantzan inauterien data ofizialei aurre hartzen dio dituzte mozorroen bestak. Alkondara kuadrodunak, galtza urdinak eta koloretako zapiak lepo inguruan jarrita ibiltzen diren mozorro zuriak, ostegunean hasten dira lanean eta baserriz baserriko eskean. Baserri auzoetara joaten dira eskusoinu eta panderoz lagunduta, kantatu, dantza egin eta horren ordainetan jasotzen duten jan eta edanak irenstera.