web analytics

Gari Garaialde

Gari Garaialde (Irun, 1972) Rock taldeei irudiak ateratzen ibili ondoren, 1993an ARGIA aldizkarian hasi zen kolaboratzaile moduan. 1998an, Hondarribiko Udalak ematen zituen arte plastiko proiektuentzako beka bat jaso zuen ‘Maite ditut zure bazterrak’ lana burutu ahal izateko. 1998tik 2001 amaitu arte Euskaldunon Egunkariako argazkilari bezala ibili ondoren, 2002. urtean Argazkipress argazki agentzia sortu zenetik, bertan aritu zen 2013ko martxorarte. 2001 urte erdialdetik, 2013ko Urriaren amaiera arte, proiektuak iraun zuen bitartean, Bidasoaldeko gaiak jorratzen zituen Txingudi de Luxe aldizkarian ibili zen, argazkiak ateratzeaz gain, argazkilarien koordinatzaile lanak egiten.

Garur egun Getty Images eta Agence France Pressekin kolaboratzen du eta bere lana  Gara, Berria, La Gaceta, Record, Der Spiegel, The Washington Post, The Guardian eta El Pais bezalako argitalpenetan agertu da, best batzuen artean.

2012 urtearen amaieran EDO! argitaletxe sortu berriak emandako aukera baliatuz ZU IKUSTEKO BIDEAN liburua argitaratu zuen, euskal presoen senideek kartzeletara egiten dituzten bidaietan ateratako argazkiekin. 4 urtetan zehar, senideek Herrera de la Manchako kartzelara egiten duten bidaia erretratatu zuen, senide horien bizipenak ezagutzeko asmoarekin.

Bostok Photo kooperatibako sortzaileetako bat da.

 

gari@bostokphoto.com

Gari Garaialderen argazkiak

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This