web analytics
Txerriboda
info

Gaur egun, txerri hilketa gehienak hitzartutako hiltegietan egiten badira ere, bada oraindik, aintzinako ohiturei jarraituz, txerria baserrian hiltzen duen jendea.

Txerriboda, europako herri askotan aintzinatik hedatua dagoen ohitura da, eskuz egiten dena, leku bakoitzean jarduteko mudu ezberdinak baditu ere. Urtean behin akatzen da zerria, ohituraz udazken amaieran edo negu hasieran izan ohi da, animalia hil eta zatitzen den bitartean, giro hotzak haragia modu naturalean hotz mantentzeko aukera ematen baitu, eta neguari begira, baserriko biltegia haragiz hornitzeko modua ematen du.

Labana eztarritik sartu eta karotida eta jugularra ebaki eta bertatik odolusten da zerria. Iratzeaz estali eta erre ondoren, laban eta metalezko eskuilez azala igurtzitzen zaio, hileak kentzeko. Amaitzeko, hesteak atera, zatitu eta odolki eta lukainkak egiten dira.

 

Gai honen inguruko argazki gehiago ikusteko

 
error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This