GAUERAKO ATERPEA
info
Autobusetik bost gazte beltz jaitsi dira, batzuk telefonoz hizketan, besteak ingurura begira, non dauden jakingo ez balute bezala. Gaueko hamarrak eta hogei dira, hotza eta euria ari du, etengabe. Geltokian zain zegoen emakume zuri bat gerturatu zaie, ez dute elkar ezagutzen, baina “bonne soir” esan die.
2018ko urria amaiera aldetik egunero errepikatzen den eszena da hau. Batzuetan ez da galduta dagoen inor iristen autobusean, batzuetan ez da inor iristen, baina beti dago norbait zain, behar duenari ‘bonne soir’ esateko prest.
Etorri berriei gabon esaten dieten horiek Irungo Harrera Sareko kideak dira: Gautxoriak. Irunera gauez iristen ziren etorkinek aterpean lo egiteko ia-modu bakarra, geltokira beraien bila joatea zela ikusi zutenak.
Bizpahiru hitz esan, eta gauerako aterpea eskaintzen diete.
Hemen ikusiko dituzun argazki hauek, Irungo gautxorien kronika bat dira. 2018Ko Urrian hasi eta 2020 martxoaren 11 edo 12 arte, gauero gauero, hutsik egin gabe errepikatu den ekintza baten kronika.