Hau ez da ohiko musika jaialdi bat. Ez eta ohiko protesta mota bat ere. Hau ez da ohiko liburu bat. Hau elkartasun istorio bat da, iruditan. Hatortxu Rock 20 erraldoia izan zen. Askotan aipatu dugu. Hain handia izan zen emaitza, gauza asko gure bistatik kanpo ere geratu zirela. Hau dela-eta, elkartasun jaialdi erraldoia posible egin zuen auzolana argazki liburu batean bildu dugu. ‘Elkartasuna, eskuz esku’.
Milaka eskuk atera zuten aurrera Euskal Herriak sekula ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena. Liburuak 152 orrialde eta 200 argazki baino gehiagoren bitartez bildu nahi izan ditu. Bertan, azken asteetako lana, uztailaren 27tik 30era bizitakoa eta behin ateak itxita, desmuntaia, biltzen ditu.
Auzolanarenargazkiak Bostok Photorenak dira (Gari Garaialde, Ander Gillenea eta Josu Trueba Leiva) eta kontzertuetakoak Bostok Photo, Saioa ‘Gauilunak’, Ibai Arrieta, Eider Iturriaga, Amaia Oca, Zuriñe Alava, Josetxo Perez, Fermin Bidaurre eta Dabid Sanchezek egindakoak. Diseinua, Oiartso Los Arcosen esku. Hitzaurrea, aldiz, antolakuntzako kide den Aitor Agirrezabalek egin du.