‘Ihesa zilegi balitz | Huir es un derecho | Ce sont des personnes’ izeneko erakusketa ikusi ahal izango da gaurtik apirilaren 7ra arte Donostiako Bulebarrean. Kaleko erakusketak lau freelance argazkilari ezagunek egindako formatu handiko 46 argazkiz dago osatuta. Gari Garaialde eta Javi Julio dira egitasmoaren sustatzaileak, eta biek egindako argazkiez gain, beste bi argazkilariren lanak ere ikusi ahal izango dira: Mikel Oibar eta Santi Donairerenak.

Bidasoan ateratako argazkiak dira, baina baita urrunagokoak ere: Melilla, Lesbos, Zarzis, Mediterraneoa… Argazkiak euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko testuekin eta mapekin tartekatzen dira, beti ere, gizaki gisa interpelatzen gaituen drama batera hurbiltzeko asmoz. Azken batean erakusketaren asmoa da Irundik muga zeharkatzen saiatzen diren pertsonen egoera ikusaraztea. Azken bost urteetan 25.000 pertsona inguruk zeharkatu dute muga modu klandestinoan.

    Bete honako datuak bisita gidaturen batean izena emateko.

    *Talde bisita bat egitea bada zure asmoa, esaiguzu zein talderen izenean idazten duzun, zenbat izango zareten, zein egunetan nahiko zenukeen etorri...

    OHARRA Talde bisita diogunean, 20-30 laguneko taldea esan nahi dugu. Hau berez, ikastetxe eta elkarteei zuzendutako zerbitzua litzateke.

    *Bisitarako data zuen beharraren arabera eta gure agendaren arabera adostuko dugu, baina proposatu zuei ondo datorkizuen egun eta ordu bat.

    Bisitaren hizkuntza aukeratu

    error: Content is protected

    Pin It on Pinterest

    Share This