web analytics

Nor Garen

BOSTOK PHOTO, munduaren ikuskera pertsonal batean oinarrituta kalitatezko irudiak eskaintzen dituen kooperatiba bat da, Euskal Herrian kokatuta dagoena. BOSTOKeko argazkilariek ibilbide luzea egina dute Esukal Herria argazkitara ekartzen, bai gatazka politiko-armatua kubritzen, bai eta lurraldeko kultur gai eta tradizio sendoak ere. Munduaren parte diren heinean, atzerrira ere begiratzen dute, kontatzeko istorio garrantzitsuen bila; hala nola nazioarteko gatazka, garatze bidean dauden herrialdeetako eguneroko bizitza eta beste hainbat giza kezka munduaren luze-zabalean. Uneoro bizi dugun garaiaren inguruan duten ikusmoldea erakusten saiatzen dira bertako kideak, horretarako lehen mailako fotokazetaritza eta argazkigintza dokumentalak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dituztelarik.

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This