Fotokazetaritza kolektiboa Euskal Herritik

ISTORIO NAGUSIAK

Harresi bat Gehiago Bidean

Harresi bat Gehiago Bidean

HARRESI BAT GEHIAGO BIDEAN1985ean sinatu eta 1995etik indarrean dagoen Schengen akordioaren arabera, Europar Batasunak kanpoko mugetan kontrolak indartu eta hitzarmena sinatu zuten herrialdeetan jendeak libre mugitzeko aukera izango zueneremu komun bat ezarri zen....

Herrigrafiak

Herrigrafiak

HERRIGRAFIAKEuskal gatazka armatuaren oihartzunak eta argazkiek mapamundian kokatu izan dute nire herria, bestela existitzen ez den herri hau, efimeroki bada ere, mundu zabaleko albistegietan azalaraziz. Hiru hamarkada luzez Euskal Herrian egindako argazkiak dira...

Futbolaren Aitzakian Herri Eginda

Futbolaren Aitzakian Herri Eginda

Jende ugarik jarri ditu zentzuak Moskuko Luzhniki futbol zelaian. Baina finalaren aurretik ere bereganatu du futbol txapelketa honek mundu zabalaren arreta. Atzerrian herri egiteko ere balio izan du, ordea, partidak ikusteko aitzakian dozenaka herrialdetatik etorritako euskal herritarrak elkartu baititu, Irunen eta Hondarribian kasu: txalotzeko, ospatzeko, elkarri kontsolamendua emateko…

Txerriboda

Txerriboda

Txerriboda, europako herri askotan aintzinatik hedatua dagoen ohitura da, eskuz egiten dena, leku bakoitzean jarduteko modu ezberdinak baditu ere. Urtean behin akatzen da zerria, ohituraz udazken amaieran edo negu hasieran izan ohi da, animalia hil eta zatitzen den bitartean, giro hotzak haragia modu naturalean hotz mantentzeko aukera ematen baitu, eta neguari begira, baserriko biltegia haragiz hornitzeko modua ematen du.

Hizkuntza baten alde KORRIKA

Hizkuntza baten alde KORRIKA

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 19 Korrika eta 37 urte igaro dira. 2017ko martxoaren 30ean hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du hogeigarren aldiz.

Al Son del Punk. Kubako Punk Mugimendua

Al Son del Punk. Kubako Punk Mugimendua

Al Son del Punk. Kubako Punk MugimenduaProiektua bere osotasunean, material ezberdin biltzen ditu. Alde batetik , libru bat non ikus daitezke nire lan pertsonala, hiru atal ezberdinetan. Kubatar punkak beraien egunerokotasunean; William Fabian Álvarezen bizitza ta...

HARRESI BAT GEHIAGO BIDEAN

By Gari Garaialde

1985ean sinatu eta 1995etik indarrean dagoen Schengen akordioaren arabera, Europar Batasunak kanpoko mugetan kontrolak indartu eta hitzarmena sinatu zuten herrialdeetan jendeak libre mugitzeko aukera izango zueneremu komun bat ezarri zen. Baina errealitatea oso bestelakoa da.

Frantziako Estatuak, Schengen akordioak salbuespen kasuetan soilik baimentzen dituen muga-kontrolak ohiko bilakatu ditu, afrikar migratzaileei bizitza berri baten bila Europara joatea zailduz.

HERRIGRAFIAK

Ander Gillenea

Euskal gatazka armatuaren oihartzunak eta argazkiek mapamundian kokatu izan dute nire herria, bestela existitzen ez den herri hau, efimeroki bada ere, mundu zabaleko albistegietan azalaraziz.

Hiru hamarkada luzez Euskal Herrian egindako argazkiak dira hauek, gatazka luze honetan nire begien aurrean ikusi ahal izan ditudan pasarteak. Argazkiok emozio eta bizipen ugari daramatzate atxikirik, askotan ikusezin. Batzuentzat, ulertezin.

FUTBOLAREN AITZAKIAN HERRI EGINEZ

By Gari Garaialde

Jende ugarik jarri ditu zentzuak Moskuko Luzhniki futbol zelaian. Baina finalaren aurretik ere bereganatu du futbol txapelketa honek mundu zabalaren arreta. Atzerrian herri egiteko ere balio izan du, ordea, partidak ikusteko aitzakian dozenaka herrialdetatik etorritako euskal herritarrak elkartu baititu, Irunen eta Hondarribian kasu: txalotzeko, ospatzeko, elkarri kontsolamendua emateko…

TXERRIBODA

By Gari Garaialde

Gaur egun, txerri hilketa gehienak hitzartutako hiltegietan egiten badira ere, bada oraindik, aintzinako ohiturei jarraituz, txerria baserrian hiltzen duen jendea.

Txerriboda, europako herri askotan aintzinatik hedatua dagoen ohitura da, eskuz egiten dena, leku bakoitzean jarduteko modu ezberdinak baditu ere. Urtean behin akatzen da zerria, ohituraz udazken amaieran edo negu hasieran izan ohi da, animalia hil eta zatitzen den bitartean, giro hotzak haragia modu naturalean hotz mantentzeko aukera ematen baitu, eta neguari begira, baserriko biltegia haragiz hornitzeko modua ematen du.

HIZKUNTZA BATEN ALDE KORRIKA

By Gari Garaialde

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 19 Korrika eta 37 urte igaro dira.

2017ko martxoaren 30ean hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du hogeigarren aldiz. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

AL SON DEL PUNK. KUBAKO PUNK MUGIMENDUA

Josu trueba Leiva

Al son del punk 2008 eta 2010 urteen artean La Habanara, Pinar del Riora eta uharteko erdialdeko probintzietara egindako 4 bidaien emaitza da. Proiektuaren zati honetan, ni naiz punkiei argazkiak ateratzen dituzten alderdiak erakusten. beren eguneroko bizitzaren (bizi diren lekuak, familia, zintzilik dauden lekuak, entseguak eta kontzertuak). Wiliam Fabian Álvarezen bizitza eta heriotza: Kubako punk talde mitikoenaren abeslaria eta soula: Santa Klarako Los Eskoria. Eta, azkenik, Gerson eta Yohandraren bizitza kontatzen dut: Pinar del Rioko HIESaren gaixoentzako sanatorio zaharrean bizi den bikote bat.

ISTORIO GEHIAGO

IKUSI
error: Content is protected

Pin It on Pinterest