web analytics

HEYGATE. Gentrification in London

info

Heygate estate Londreseko Southwark auzoko Elephant and Castle zonaldean hirurogeita hamarreko hamarkadan eraiki zen etxe sozial multzo erraldoia da, non milaka lagun bizi ziren. 2000. urtetik aurrera zonaldea eraberritzea argudiatuz, udalak konstruktore pribatuekin batera Heygate erabat bota eta luxuzko etxe berri zein hotelez osaturiko mega konplexua eraikitzeko plana hasi zuten. Bizilagunek gentrifikazio prozesu hau gelditzeko beste aukerak proposatu eta plana atzera botatzen saiatu ziren, baina 2013ko azaroan Heygateko azkenengo bizilaguna kanporatua izango da. baina 2013ko azaroan Heygateko azkenengo bizilaguna kanporatua izango da. Jendea batu, eta mota ezberdinetako ekintzak burutu dira, hiriko baratzak, eta ekintza kulturalak adibidez. Heygaten erresistetzia puntua bilakatu da. Auzoa betirako erabat aldatu eta bizilagunak botako duen eta gentrifikazio prozesua dugu hau. Langile klase eta kultura anitzeko gunea zena luxuzko gune bihurtuko da, interes politiko eta ekonomikoek bultzatuta. Gentrifikazioa eta langile klaseak aldirietara kanporatzeko prozesu hori gero eta gogorrago gertatzen ari da Londresen. Iparraldean gertatu zen, Olinpiar Jokoen ondoren, eta Heygate eta Aylesbury hegoaldean gertatzen ari da, adibide adierazgarri bezala. Londres hegoaldea ez da inoiz berdina izango, garai hartako aztarna guztiak ezabatuz, hiri berri bat altxatuko da.

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This