40 Martxa, 40 Kartzela

info

Euskal preso politikoak Espainiar estatuako kartzela ezberdinetara sakabanatuak izaten hasi zirenetik 25 urte luze pasatuak direnean, 40 kartzela ezberdinetara 40 martxa antolatu ditu Ezker Abertzaleak, 74 autobus eta 4.300 lagunetik gora mobilizatuz.

80. hamarkadan Euskal preso politiko gehienak biltzen zituen Herrera de la Manchako kartzelara egin ohi ziren martxa haien izpiritua jasota, preso hauek kartzela ezberdinetara sakabanatu dituen erabaki politikoarekin amaitu, preso guziak Euskal Herriratuak izan daitezen eskatu eta habian den prozesuan beraien parte hartzea bermatua izan dadin antolatu dira martxa hauek.

Hemen erakutsitako argazkietan, Hondarribia, Irun, Arrigorriaga, Usansolo, Basauri, Ugao eta Zaratamoko jendeak Caceresko espetxera egindako martxa aurkezten dugu.

Istorio honen inguruko argazki gehiago ikusteko

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This