ISTORIO NAGUSIAK

ERRE GABEKO BIDEETAN

Aden, Abdoulaye, Ibrahima eta Oumar, Konakryko lau gazte dira, paperik gabeko lau migratzaile Espainia eta Frantziako estatuen arteko muga zeharkatzen.

Lau lagunek ez dakite, baina ez dira bide hauek muga klandestinoki pasatzeko erabili dituzten lehenak. Pilotu britaniarrek, jornala estraperloan ibilita ateratzen zutenek, frankismotik ihes zihoazenek eta migrante portugesek ibili dituzte bide hauek beraiek baino lehen. Mugalariek, pasanteek eta passeurrek. Handik honuntza edo hemendik haruntza. Bidasoaren bazterreko garita zaharrak eta Ziburuko mendi bideetako seinaleak dira horren adibide. Behin eta berriz erretako bideak dira, garai ezberdinetan poliziek oso ongi zaindutako bazterrak; baina behin eta berriz muga zeharkatzeko berreskuratu direnak. Erretako bideari denbora eman behar zaio, ahanzturan jausten utzi… halako batean loratu egingo da eta norbaiti muga zeharkatzeko balio dezakeela otuko zaio. Berriro erre arte.

GAUERAKO ATERPEA

By Gari Garaialde

Autobusetik bost gazte beltz jaitsi dira, batzuk telefonoz hizketan, besteak ingurura begira, non dauden jakingo ez balute bezala. Gaueko hamarrak eta hogei dira, hotza eta euria ari du, etengabe. Geltokian zain zegoen emakume zuri bat gerturatu zaie, ez dute elkar ezagutzen, baina “bonne soir” esan die.

2018ko urria amaiera aldetik egunero errepikatzen den eszena da hau. Batzuetan ez da galduta dagoen inor iristen autobusean, batzuetan ez da inor iristen, baina beti dago norbait zain, behar duenari ‘bonne soir’ esateko prest.

FUTBOLARN AITZAKIAN HERRI EGINEZ<br>

By Gari Garaialde

Jende ugarik jarri ditu zentzuak Moskuko Luzhniki futbol zelaian. Baina finalaren aurretik ere bereganatu du futbol txapelketa honek mundu zabalaren arreta. Atzerrian herri egiteko ere balio izan du, ordea, partidak ikusteko aitzakian dozenaka herrialdetatik etorritako euskal herritarrak elkartu baititu, Irunen eta Hondarribian kasu: txalotzeko, ospatzeko, elkarri kontsolamendua emateko…

TXERRIBODA

By Gari Garaialde

Gaur egun, txerri hilketa gehienak hitzartutako hiltegietan egiten badira ere, bada oraindik, aintzinako ohiturei jarraituz, txerria baserrian hiltzen duen jendea.

Txerriboda, europako herri askotan aintzinatik hedatua dagoen ohitura da, eskuz egiten dena, leku bakoitzean jarduteko modu ezberdinak baditu ere. Urtean behin akatzen da zerria, ohituraz udazken amaieran edo negu hasieran izan ohi da, animalia hil eta zatitzen den bitartean, giro hotzak haragia modu naturalean hotz mantentzeko aukera ematen baitu, eta neguari begira, baserriko biltegia haragiz hornitzeko modua ematen du.

HIZKUNTZA BATEN ALDE KORRIKA

By Gari Garaialde

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 19 Korrika eta 37 urte igaro dira.

2017ko martxoaren 30ean hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du hogeigarren aldiz. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

ISTORIO GEHIAGO

IKUSI
error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This