Harresi bat Gehiago Bidean

ERRE GABEKO BIDEETAN info Mendi-bidetik lau mutil doaz ilaran, azkar, pausu arinean. Azkarregi mendi buelta ematen ari diren laguntaldea izateko, geldoegi mendira lasterka egitera joandako kirolariak izateko. Oinetan ez dute mendiko botarik, ez daramate kamiseta...

Herrigrafiak

HERRIGRAFIAK info Euskal gatazka armatuaren oihartzunak eta argazkiek mapamundian kokatu izan dute nire herria, bestela existitzen ez den herri hau, efimeroki bada ere, mundu zabaleko albistegietan azalaraziz. Hiru hamarkada luzez Euskal Herrian egindako argazkiak...

Futbolaren Aitzakian Herri Eginda

Jende ugarik jarri ditu zentzuak Moskuko Luzhniki futbol zelaian. Baina finalaren aurretik ere bereganatu du futbol txapelketa honek mundu zabalaren arreta. Atzerrian herri egiteko ere balio izan du, ordea, partidak ikusteko aitzakian dozenaka herrialdetatik etorritako euskal herritarrak elkartu baititu, Irunen eta Hondarribian kasu: txalotzeko, ospatzeko, elkarri kontsolamendua emateko…

Txerriboda

Txerriboda, europako herri askotan aintzinatik hedatua dagoen ohitura da, eskuz egiten dena, leku bakoitzean jarduteko modu ezberdinak baditu ere. Urtean behin akatzen da zerria, ohituraz udazken amaieran edo negu hasieran izan ohi da, animalia hil eta zatitzen den bitartean, giro hotzak haragia modu naturalean hotz mantentzeko aukera ematen baitu, eta neguari begira, baserriko biltegia haragiz hornitzeko modua ematen du.

Hizkuntza baten alde KORRIKA

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 19 Korrika eta 37 urte igaro dira. 2017ko martxoaren 30ean hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du hogeigarren aldiz.

Al Son del Punk. Kubako Punk Mugimendua

Al Son del Punk. Kubako Punk Mugimendua info Proiektua bere osotasunean, material ezberdin biltzen ditu. Alde batetik , libru bat non ikus daitezke nire lan pertsonala, hiru atal ezberdinetan. Kubatar punkak beraien egunerokotasunean; William Fabian Álvarezen bizitza...
error: Content is protected

Pin It on Pinterest