GURE HISTORIAKO PASARTEAK

“Gure historiako pasarteak” Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren lekukotza zuzena da; azken hiru hamarkadetako lekuko isila, iragana orain aldian berrikusi eta ezagutzeko aukera ematen duen lana. Garai horiek bizi zituztenentzat zein gazteagoentzat lan interesgarri zein aberasgarria da.

Zer eskaintzen du?

Azken hiru hamarkadetan gatazka politikoaren inguruan eginiko 300 argazkitik gora ikusteko aukera eskaintzen da. Garai horiek ezagutu dituztenei gogorarazteko balioko die eta gertatutakoak berrrikusteko aldi berean, eta gazteago direnei gure iragan hurbilaz ikasteko aukera ezin hobea.

 

Zuri beltz garaiotan hasita argazkiak kronologikoki ordenaturik proiekzio moduan erakusten dira. Egileak ikusten ari garen argazkia noiz egina, non edo zer den azaltzen du ikusleen galderak erantzunez baita ere. Memoria eta bizikidetza lantzeko aukera berri bat ematen duen lana da “Gure historiako pasarteak”.

Erakusketa

20 argazki inguruko erakusketa jartzeko aukera dago, proiekzioan ikusi ahal diren 42x32zmtako marko passpartoutdun argazkiz osaturik dagoelarik, eta aurkezpenaren deialdi moduan aurreko egunetan zintzilikatu daitekeelarik.

Aurkezpenak

Aurkezpenean eskaini ohi duen 300 argazkitik gorako proiekzioan zehar, Ander Gillenea argazkien inguruko informazioa eman eta ikusleen galderei erantzuten aritzen da.

Egunkari zatiak

Proiekzioan ikusgai diren zenbait argazki egunkari azal eta orritan argitaraturik ikusi daitezke. Euskal Herriko zein kanpoko egunkarien artean, Euskaldunon Egunkaria, International Herald Tribune, La Vanguardia, Libération edo El País egunkariak daude besteak beste.

Pasarteak zure herrian edo beste nonbait aurkeztea interesa izango bazenu, jarri gurekin harremanetan, azpiko formularioa erabiiliz edo ondoko bideak erabiliz

    +34 629 853 952

    ander@bostokphoto.com

    error: Content is protected

    Pin It on Pinterest

    Share This