Etorkizun Bila
Afrikatik Europara igarotzeko erabiltzen zituzten beste bideetako kondizioak gogorturik, gero eta migrante gehiagok erakusti du Irundik Frantziar estatura pasatzeko asmoa.
Afrikatik Europara igarotzeko erabiltzen zituzten beste bideetako kondizioak gogorturik, gero eta migrante gehiagok erakusti du Irundik Frantziar estatura pasatzeko asmoa.
Txerriboda, europako herri askotan aintzinatik hedatua dagoen ohitura da, eskuz egiten dena, leku bakoitzean jarduteko modu ezberdinak baditu ere. Urtean behin akatzen da zerria, ohituraz udazken amaieran edo negu hasieran izan ohi da, animalia hil eta zatitzen den bitartean, giro hotzak haragia modu naturalean hotz mantentzeko aukera ematen baitu, eta neguari begira, baserriko biltegia haragiz hornitzeko modua ematen du.
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria OƱatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 19 Korrika eta 37 urte igaro dira. 2017ko martxoaren 30ean hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du hogeigarren aldiz.
Otegik martxoaren 1ean utzi zuen LogroƱoko espetxea eta kartzelako ateak zeharkatu zituen, zain zituen senide eta lagunak besarkatzeko.
Euskal preso politikoak Espainiar estatuako kartzela ezberdinetara sakabanatuak izaten hasi zirenetik 25 urte luze pasatuak direnean, 40 kartzela ezberdinetara 40 martxa antolatu ditu Ezker Abertzaleak, 74 autobus eta 4.300 lagunetik gora mobilizatuz.