Gari Garaialde

Gari Garaialde

Ander Gillenea

Ander Gillenea

Josu Trueba Leiva

Josu Trueba Leiva

Gari Garaialde

Gari Garaialde

Ander Gillenea

Ander Gillenea

Josu Trueba Leiva

Josu Trueba Leiva

BOSTOK PHOTO, munduaren ikuskera pertsonal batean oinarrituta kalitatezko irudiak eskaintzen dituen kooperatiba bat da, Euskal Herrian kokatuta dagoena. BOSTOKeko argazkilariek ibilbide luzea egina dute Euskal Herria argazkitara ekartzen, bai gatazka politiko-armatua kubritzen, bai eta lurraldeko kultur gai eta tradizio sendoak ere. Munduaren parte diren heinean, atzerrira ere begiratzen dute, kontatzeko istorio garrantzitsuen bila; hala nola nazioarteko gatazka, garatze bidean dauden herrialdeetako eguneroko bizitza eta beste hainbat giza kezka munduaren luze-zabalean. Uneoro bizi dugun garaiaren inguruan duten ikusmoldea erakusten saiatzen dira bertako kideak, horretarako lehen mailako fotokazetaritza eta argazkigintza dokumentalak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dituztelarik.

Gari Garaialde

Gure garaiko gehienok bezala, familiak oporretako argazkiak ateratzeko zeukan kamerarekin izan nituen argazkilaritzarekin lehen hartu emanak, argazkiak ateratzeko baino gehiago jendeari so egiteko erabiltzen banuen ere. Urte mordo bat beranduago, Ingalaterran, bertako hizkuntza ikasteko aitzakiaz igarotako garai batean, ikasi nuen kamera tratatzen. Bertan ezagutu nuen argi gorriaren xarma, eta bertan liluratu ninduen, lehenengoz, poliki-poliki, paper zuri hartan irudia azaltzen ikusteak.

Horren ondoren, argazkiekin jolasean hasi eta lehen lanak ailegatu ziren: kolaborazio bat hemen, bi argazki harentzat, beste horien diskorako irudiak… eta gero eta gehiago sartu nintzen mundutxo honetan.

ARGIA aldizkarian urte batzuetan kolaboratu ondoren, EUSKALDUNON EGUNKARIAn lanean hasteko aukera suertatu zitzaidan; 1998tik 2001 urtea bukatu arte izan nintzen bertan, plantillako argazkilari moduan.

2.002 urte hasieratik, ARGAZKIPRESS agentzia sortu zenetik, bertan jardun nuen, 2013ko martxoan harreman hura eten zen arte.

2015 urtetik Getty Images eta Agence France Pressekin kolaboratzen dut, eta nire lana egunkari ezberdinetan argitaratu da, Gara, Berria, La Gaceta, El Pais, Der Spiegel, The Guardian, The Washington Post beste batzuen artean.

Orain, argazkilari talde bat bildu gara, ikusten duguna beste modu batean erakusteko asmoz eta BOSTOK PHOTO sortu dugu, behingoagatik, argazkilariok hartzen ditugun erabakien arduradun egingo gaituen kooperatiba; eta hemen gabiltza parean jartzen zaigun guziari argazkiak ateratzen, oraindik ere kamerarekin jendeari so.

Gari Garaialderen argazkiak

Getty Images agentziarentzakoentzako egindako kolaborazioak

Ander Gillenea

Ander Gillenea (Donostia, 1969) 1990. urtean Euskaldunon Egunkarian lanean hasi eta arrez gero argazki kazetari independiente bezala dabil lanean nazioarteko agentzi eta medioekin. Bere lanak Euskal Herrian naiz mundu mailako egunkari garrantzitsuenetan agertu dira, horien artean International Herald Tribune, New York Times, The Guardian, Liberation, Berliner Zeitung eta Frankfurter Rundschan besteak beste.

Josu Trueva Leiva

Espai Fotografic Can Basté-n ikasi zuen argazkilaritza. Ondoren argazki kazetaritzan espezializatu zen. RUIDO Photo talde independientearekin kolaboratzen du.

Normalean bere ingurunearekin erlazionatutako gizarte-gaietan jartzen du arreta. Egilearen lan dokumentala bere pertsonaien intimitatetik kontatua, hala nola Bartzelonako okupazio mugimendu berria, euskal preso politikoen senideek maiteak bisitatzeko Espainiar eta Frantziar Estatu osoko espetxe ezberdinetara egin behar dituzten bidaia luzeak, eta Kubako Punk mugimendua. Kuban parte hartzeko tailerrak eman ditu Ruidophotorekin eta Euskal Herrian, Kuban eta Espainian ere erakutsi ditu bere lanak. Bere lanak euskal egunkarietan argitaratu dira. “Tren istripua Santiagon” lana The Sunday Times egunkarian argitaratu da.

RuidoPhotorekin ohorezko aipamena jaso zuen POY LATAM 2013n Al son del punk/Kuidado ke muerden liburuagatik. Kubako Punk proiektu bat.

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This