IBILBIDE LUZEKO PROIEKTUAK

BOSTOK osatzen dugunok tarte luze batez murgilduta izan garen zenbait proiektu

KAXA HUTSAK

Espainian Francoren diktadura amaitu zenetik, modu batean edo bestean, Estatuak sustatu edo/eta babestutako errepresioa eta giza eskubideen urraketak jasan izanagatik edo jasatearen beldur (atxiloketa arbitrarioak, tortura, indarkeria parapoliziala…)herritik ihes egin zuten pertsonen esperientziak bildu, ezagutu eta ezagutzera eman nahi dugu lan honekin. Proiektuaren helburua da iheslarien gaur egungo egoera ezagutu eta ikustera ematea; exiliatuen bizitza dokumentatu eta irudikatzea, lehen pertsonan azaldu dezaten beraien egoera eta pairatzen dituzten gizarte arazoak.

GURE HISTORIAKO PASARTEAK

“Gure historiako pasarteak” Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren lekukotza zuzena da; azken hiru hamarkadetako lekuko isila, iragana orain aldian berrikusi eta ezagutzeko aukera ematen duen lana. Garai horiek bizi zituztenentzat zein gazteagoentzat lan interesgarri zein aberasgarria da.

Azken hiru hamarkadetan gatazka politikoaren inguruan eginiko 300 argazkitik gora ikusteko aukera eskaintzen da. Garai horiek ezagutu dituztenei gogorarazteko balioko die eta gertatutakoak berrrikusteko aldi berean, eta gazteago direnei gure iragan hurbilaz ikasteko aukera ezin hobea.

error: Content is protected

Pin It on Pinterest

Share This